XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldi berean, ideia-trukea eta interpretazio-ikuspuntu desberdinen arteko eztabaidak oso baliotsuak eta eragingarriak dira prestatzen ari den instrumentalistarentzat; gaitasun analitikoa landu eta, irakurketa hutsa alde batera utziz, interpretazioa musika-ideiaren erantzuna izatera bultzatzen bait du.

Era berean, praktika eta ganbara-errepertorioa ezagutzea, erabakiorrak dira instrumentu-errepertorioa eta musikaren historiako aldi desberdinetako estilo-bilakaera ezagutzeko.

Laburbilduz, ganbara-musika ezinbestekoa da prestakuntza instrumentalean (instrumentu-ikastaldian ikasitakoa praktikan jartzeko era eskaintzen bait du) eta gainera, iharduerak duen izaera ludikoari esker, praktika musikala berezkotasun- eta distentsio-baldintzetan izatea lortzen du.

Helburuak

Ganbara-musika irakastearen helburua, maila ertainean, ikasleek honako gaitasunak lortzea izango da:

a) Ganbara-musika prestakuntza musikal eta instrumentalaren arlo garrantzitsua den heinean baloratzea.

b) Une oro, entzunaldi polifonikoa, norbera jotzen ari dela zati desberdinak batera entzuteko aplikatzea.

c) Soinu-aukera zabala eta ugaria erabiltzea, soinu-doiketa taldeko beste instrumentuen eta obraren estilo eta interpretazio-beharren arabera egin dadin.

d) Oinarrizko keinuak ezagutzea eta egitea, zuzendaririk gabeko interpretazio koordinatua egin ahal izateko.

Edukinak

Soinu-unitatea: arnasketa, erasoa, bibratoa, arku-kolpeak, afinazioa, artikulazioa, erritmoa eta fraseoa.

Agokika eta dinamika.

Zuzendaririk gabe jotzeko beharrezko diren keinu anakrusikoak ikastea eta praktikatzea.

Soinuen eta planoen oreka.

Errepertorioko estilo desberdinetako oinarrizko lanen analisi eta interpretazioa.

Instrumentu monodikozko taldea.

Harizko laukotea: soinu-berdintasuna, arku, bibrato, afinazio, etab.en eraso desberdinetan, arkuaren banaketa fraseaturako.

Haize-bostekoa: eraso, artikulazio, fraseatu, etab.etako berdintasuna.

Arnasketa, afinazioa eta bibratoa.

Metal-taldea.

Ganbara-praktika formazio desberdinetan.

Ganbara pianoarekin: erantzun-aniztasunaren barneko eraso-oreka.

Hari-, haize- eta piano-oreka.

Artikulazioa, afinazioa, fraseoa, etab.

Derrigorrez klabea edo instrumentu polifonikoa duten ganbara-lanen ikasketa.

Baxu kontinuoari buruzko ezagutzak solista bat edo gehiagoren akonpainamenduan aplikatzea.

Interprete nabarmenen bertsioak entzun eta konparatzea, bertsio desberdinen ezaugarrien analisi kritikoa egitearren.